Bortzirietako hizkuntzen kale erabileraren neurketa 2019. Emaitzen aurkezpena, Maialen Iñarrarekin.
2020-10-16
2020ko irailaren 4an, ortziralearekin, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak antolatuta, urtebete lehenago Bortzirietan hizkuntzen kale erabilerari buruz egindako ikerketaren emaitzak aurkeztu ziren. Maialen Iñarra, Soziolinguistika Klusterreko ikerlaria, Lesakako Harriondoan izan zen emaitza eta ondorio nagusiak aletzen. Izan ere, bera arduratu zen 2019ko neurketa zuzentzeaz. Saioaren bukaeran, eta aurkeztutako emaitzen argitara, bertaratuek euskararen biziberritzean aitzinera egiteko lehentasun eta erronkei buruz gogoeta egin zuten. Bideo honetan emaitzen aurkezpenari dagokion zatia agertzen da, oso-osorik. Interesa duenak, bertan ikasi ahal izanen ditu Bortzirietako hizkuntzen kale erabilerari buruzko datu nagusiak.
-
bideoa: https://www.katubi.eus