Hedoi Etxarte, Xabier Erkizia - Usozaleak

2021-11-02
Hedoi Etxarte – Usozaleak feat. Xabier Erkizia Liburua irakurgai: http://susa-literatura.eus/liburuak/poes85 Liburua salgai: https://todostuslibros.com/libros/sortaldekoak_978-84-17051-72-3 Spotify: https://open.spotify.com/artist/44t4UUtIwkXQko2A8GVSLw Bandcamp: https://hedoietxarte.bandcamp.com Instagram: https://www.instagram.com/hedoi_etxarte Twitter: https://twitter.com/hedoi_etxarte Facebook: https://www.facebook.com/hedoietxarte USOZALEAK Natura ez zait batere interesatzen. Apenas ezberdindu ditzaket hiru lore klase. Ingeborg Bachmann Makila bat hartu eta hiriko uso urdalde baten kontra jo nuen, izututa egin zuten alde. Bost urte neuzkan, Iruñeko Gaztelu plazan izan zen. Alde egin ez zuen uso bakarrari beste kolpe bat eman nion. Kolpatu nuen behin eta berriro. Bere buruari bueltak ematen hasi zen usoa. Gero eta azkarrago. Behea jo zuen. Esan nahi dut hil zela. Agure batek hartu zuen hegal batetik eta plastikozko zakarrontzi berde batean sartu. Lehoi koroadun baten soslaia zegoen zuriz zakarrontziaren kanpoaldean. Batzuetan zalantza izaten dut neuk ala Adurrek hil zuen usoa. Badakit elkarrekin geundela eta makila gu halako bi zela eta badakit uso hilotza agure batek bota zuela. Eta baita gizon hura bera zela, guztiaren aurretik, plazako lurrean zegoen hodei grisari artoa ematen ziona. Ez zigun ezer esan.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak