Zaborrezko Munstroa - Zaldibar Argitu!

2020-04-05
Zaborrezko munstroa Zaborrezko munstroak oka egin digu, gauak dira suzkoak gezurra ari du. Nondik dator usaina? Zenbat hitz karratu… Ez da arriskurik baina, leihoak zarratu. Herriak erantzunak, erantzukizunak behar ditu Zaldibar argitu! Gorbata mugimendu aberats poseak, miseria sortzen du botere goseak. Sortu dugun pozoia datorkigu bueltan, ez da kabitzen lohia alfonbra azpietan. Herriak, Joaquin eta Alberto gertuko, etxeko behar ditu Zaldibar argitu! Bizitza omen zen handiena baina agian ez guztiena. Herriak erantzunak, erantzukizunak, behar ditu Zaldibar Argitu! Joaquin eta Alberto gertuko, etxeko behar ditu Zaldibar argitu!
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak