Fueruak kendu zituenari (Xabier Lete)

2021-12-03
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873 http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Fueruak kendu zituenari Zeruko Aita, barka itzazu pekatariyen pausuak, Kantabriyako deskalabruak dirade lastimosuak; arbola eder bat dela mediyo jatzera nua bertsuak, milla urtean mantendu gaitu lau probintzia osuak. Gutxienez izan bear du milla urte pasatua arbola aundi bat bada Gernikan aitona batek sartua; aren azpiyan egin omen zan fueruen juramentua; orain argatik deitzen diogu arbola bedeinkatua. Biba arbola maitagarria, biba kantabriatarrak biba Bizkaya, Gipuzkuakin Araba eta Naparrak! Biba kortean gure fabore dauden ministro bakarrak! Beste gauzarik ez degu eskatzen biba lengo fuero zarrak! Arbola dago igartua ta euskaldunak gaude triste, ez det pentsatzen pasatu danik munduan beste orrenbeste; orain gertatu zitekeanik ere ez nuen nik uste, milla urtean segitu duten fueruak kendu dituzte. Milla zortzireun irurogei ta zortzigarren urtian izan eder bat estali zuten oroi askoren tartian; lañoak fuerte korritu zuten ura tapatu artian, geroztik ez da eguraldi onik Kantabriako partian. Ara izar au tapatu eta zer egin zuten lenbizi; fraileak eta monjak bialtzen konbentuetatik asi; jesuitak ta misionistak saltatu ziran igesi; esaten zuten; " Gu gaituk orain Españiako nagusi". Lendabiziko fueruen kontra firmatu zuen gizona eskeleto bat bezela eginda ez dago oso gizena; dudik gabe gogoratzen zaio etzuela egin gauza ona, kastigatzera bildur ezpanitz esango nuke izena.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak