Gazteok ez dugu ordainduko

2020-06-22
Entzun dituzue hotsak? Lurrazpian, izkutuan, isilduak dauden hotsak. Isildu arazi gaituzte. Mutu. Txiki. Krisi batean hazi gara eta beste krisi batean hezi nahi gaituzte. Jan, jan, jan. Dena irentsiarazi digute. Infrasoinuak gara. Lurrazpian, izkutuan, isilduak. Eta oraingoan mutu geldituko ez direnak. Ez zaretenak. Ez garenak. Etengabe esan dugu sistema honek ez digula balio. Baina ez diguzue entzun nah izan. Oraingoan, entzungo gaituzue. Etxean konfinatu gaituzte; baina gure artean saretu gara. Hots gehiago entzuten dira han-hemendikan. Badatoz, dardara berriak, kaleak hartzera. Gu ere batu gara. Geure bideak gurutzatu dira. Krisian hazi eta hezi den belaunaldia gara. Krisi berri baten atarian gauden gazteak. Amaiera zirudien baina, hasiera berri bat izan daiteke. ...................... gazteokezduguordainduko@gmail.com
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak