Irutxulo.hitza.eus | EITBk gazteentzako sortu duen azken telesaila da 'Irabazi arte', eta emakumeen futbola du hizpide. Zinemaldian aurkezten ari dira lehenengo atala, eta 2022aren hasieran ikusi ahal izango da ETB1 katean. Sua Enparantza aktore donostiarrak izan du telesaileko pertsonaia nagusiaren rola.