Txillardegiren bilobek Korrikaren lekukoa hartu dute Grosen

2019-04-12
Korrika Donostiatik igaro da ostiralean, milaka herritarren bultzadarekin eta auzoz auzo une ederrak utziz. Horietako bat, berezienetarikoa, Grosen gertatu da, Txillardegiren bost bilobek lasterraldiaren lekukoa hartu dutenean. Eñautek, Enekak, Garazik, Mauriñek eta Manexek euskararen alde egin dute korrika, eta Donostiako Udal Liburutegiari Txillardegi izena jartzeko aldarrikapena jantzi dute euren kamisetetan.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak