Urriak 19ko Ekologismo erreala. Zientziaren ikuspegitik, zer egin dezakezu planeta babesteko.

2021-10-15
HIZLARIA: J.M. Mulet Klima-aldaketa benetan ukaezina da, dagoeneko nabaritzen ari gara horren eraginak eta, geldiarazten ez badugu, ondorio latzak izango ditu gizateriarentzat. Egunero hartzen ditugun erabakiek eragin zuzen-zuzena dute ingurumenean, eta beraz, erabaki horiek aldatuz gero, gure ingurumen-aztarna ahalik eta txikiena izatea lor dezakegu. Baina zeintzuk dira ingurumena benetan babesten duten ekintzak? Zein dieta da jasangarriena? Hobe da auto elektriko bat erostea? Zergatik da hain garestia argiaren erreziboa, eguzki-argia eta haizea doan badira? Egia da obsoleszentzia programatuarena? Nola murriztu dezaket nire etxeko edo opor-etxeko aztarna ekologikoa? Hitzaldian, ingurumenaren zaintzari buruzko sasiegia ugari argituko ditugu, betiere ikuspegi zientifiko batetik. Horrela ikusi ahal izango dugu urte hauetan erakunde ekologistek defendatu dituzten proposamen askok ez dutela oinarri zientifikorik eta, aplikatuz gero, oso ondorio kaltegarriak izan ditzaketela.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak