“Mugimendu feministak azken urteotan egin duen lana baloratua izaten ari da”

2018-07-05
Sanferminen atarian egin diegu elkarrizketa Iruñeko mugimendu feministako eta gazte mugimenduetako Irati Majuelo Itoiz eta Marta Molinero Torreari. Iazko Sanferminetako bortxaketan zentratzetik harago, eraso sexistak urte osoan zehar eta festa guztietan ematen direla gogoratu dute, eta azken urteotan egindako salaketak mugimenduari esker izan direla nabarmendu dute: “Eraso salaketak orain dela urte pila hasitako prozesu baten fruitu dira”. Erasorik gabeko eta guztion gozamenerako jaiak aldarrikatu dituzte.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak