BELLA CIAO; bagara, bagoaz

2022-06-17
Tantaz tanta, pausoz pauso, bagara, bagoaz. X. Biltzar Nagusia amaituta, aurrera begira jarri gara, bizi dugun krisi sistemikoari aurre egiteko erabaki berriak hartu ondoren. Etengabe birpentsatzen eta berritzen ari gara gure eredu sindikala. Ausardiarekin, determinazioarekin... eta musikarekin. Abesten duen herria ez da inoiz hilko, eta LAB bizirik, oso bizirik, dago. Hala adierazi nahi izan dugu Baiona-Miarritzen egindako Biltzar Nagusian, hitzordurako espreski egindako bideokliparekin. Iluntasunetik argirako bidea egiten ari gara langileen defentsan, eta egiten jarraituko dugu datozen bost urteetan. "Bella ciao" abesti iraultzailea hartu dugu bidaide, euskarazko aldaera sortuta. MAKING OF; Bella Ciao; bagara, bagoaz https://www.youtube.com/watch?v=v8yblIeZEhU
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak