Elkartasun bertsoa!

2017-11-19
Ez da errexa ekiditeko minbiziaren “batxea”, ta ez da errexa errimatuta hitz egokiak batzea. Ez da errexa zure bizitza aldatzerik pentsatzea, ta era berean zein ederra den kariño hau juntatzea. Neretzat a ze trantzea! Bertsolaria izatea ta bertso hauek ez gozatzea. Ta inoiz kantatu behar ez nituzken hiru bertso kantatzea. Lau barrutidun herri bat gera, ta batzean lau zutabe. Ta une txarretan batu izan zaigu behar bazen itsasua ere. Gaurko egunak oilo ipurdiz ipini dizkit goi ta behe, injustizi bat bihurtu degu kariñoaren aldare. Zuen herriaren alde, lana egin nahi izan zenuten, bate zalantzarik gabe. Ba lasai egon zintezkete ze, zuen herria hemen gaude! Esperantzari ate bat dago, gaurko kariño igorrian. Eguna oraingoz maitasunetik dijoa orokorrian, gero arte bat emanagatik horren modu jatorrian, gaurko egunak motibo gris bat ez al dauka jatorrian? Rotulagailu gorrian “ekisak” jartzen joango gera egutegiko orrian, Ta ze gustora kantauko dudan zuen ongi etorrian! Haritz Kazabal
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak