Garabide 2018 - Aditu Ikastaroaren itxiera ekitaldia - Hizkuntzaldia

2018-12-13
Garabidek egiten duen hizkuntza lankidetzaren baitako proiektua da Aditu Ikastaroa, 12 hizkuntza gutxitutako 20 aktibista ari dira 2018ko irailetik abendura Mondragon Unibertsitatean formazioa jasotzen hizkuntzak biziberritzeko estrategietan. Programa zein den? 300 eskola ordu, 21 bisita didaktiko euskararen biziberritzearen protagonistak ezagutzeko (komunikabideak, eskolak, instituzioak...) eta 20 sentsibilizazio ekintza herriz herrikako biran (hitzaldiak, proiekzioak, mahai-inguruak...) euskal gizartera hurbiltzeko. Ondoren, proiektu bat idatziko dute parte hartzaile guztiek Euskal Herrian ikasitakoa euren hizkuntzaren biziberritzean nola aplikatu jasotzeko eta 2019an martxan jarriko dute Garabideren bitartekaritzaren eta, batez ere, euren jatorrizko erakundearen babesarekin. Bideo honetan duzue Aditu Ikastaroaren 2018ko edizioko lehen bi asteetan gertatutakoaren berri. Bideoaren egileak: Markel Bazanbide eta Ane Zuazubiskar. Gehiago jakiteko: - Asteko kronika gure webgunean: - Jarraipena gure blogean: - Twitter: https://twitter.com/garabide - Facebook: https://www.facebook.com/garabide.eus/
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak