Ardoa eta gizona (Oskorri)

2023-05-17
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873 Ardoa eta gizona dijoaz kantatzera, nork ez du belarria parako aditzera? Gizonak galdetzen dio: Ona ote zera? Botellan nago eta hasi progatzera. Ardoa, din din zatoz botellatikan pozez, piskabana nai zaitut, ez guzia golpez; usaiz ona zerade, hobea kolorez, gustoan progatzeko agoan sar zaitez. Ardoak deitzen dizu pozez zoraturik, ez da nigana etorri zu bezelakorik; preso iduki naute kortxoz tapaturik, zuk libratu nazu ta ez utzi tantorik. Agoan sartu ezkero banuen esperantza, zergatik eztarria dan legorkorra ta latza; ongitxo artu nazazu gozatu al baneza, ni hara allegatzean zer triparen poza! Nere indarra bada burura allegatzen, entendimentua ere sobra du illuntzen, memoria plakatuta mingaña moteltzen; gizona andik aurrera det nik menderatzen. Ardoa, predikadore jarri al zerade? Ta oraindañoko oriek egiak dirade? Mendean zaitudala nahi zaitut adiskide, eskerrik asko ta adiós, partitzen gerade. http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak
urtea
67