Antton Valverde

2021-11-08
Donostiako Ahotsak proiekturako egindako elkarrizketa, euskararen historia jasotzeko. Ikusi hiztun honen bideo guztiak hemen: https://ahotsak.eus/donostia/hizlariak/antton-valverde-lamsfus/ *** Grosen jaioa, guraso biak Errenteriakoak zituen, amaren abizena jatorri alemaniarrekoa den arren. Aita, Antonio Valverde “Ayalde”, margolari ezaguna zen, eta familiako Grafica Valverde inprimategian egiten zuen lana. Antton ere hantxe ibili zen, Deustun Enpresaritza ikasketak egin ostean. Musika ikasketak ere egin zituen, pianoa besteak beste, eta 27 urterekin kantuan hasi zen, euskal musikagintza berriaren mugimenduak eraginda. Bakarka hasi zen, 70eko hamarkadaren hasieran, baina gero Xabier Leterekin eta Julen Lekuonarekin elkartu zen. Oskarbi taldean ere egon zen. Batez ere olerkiak eta bertsoak bihurtu ditu abesti (Lizardirenak eta Lauaxetarenak, askoren artean) eta sortzen jarraitzen du. 23 urterekin ezkondu zen, eta hiru alaba izan zituzten.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak