Polizia grabatzea herritar guztion eskubidea da

2017-02-27
Azken urteotan, teknologia berriak ematen dituzten aukerei esker, Poliziak egindako eskubide urraketen eta jardun biolentoen grabatzea eta sareratzea biderkatu egin da. Telefono mugikorren kamerekin irudiak jaso eta sare sozialen bitartez zabaltzen dira lehen ezkutuan mantendu izan diren zenbait bidegabekeriaren lekukotasunak. Batzuetan herritar anonimoek ematen dute horien berri, eta bestetan herri mugimenduek eta herri komunikabideek. Ahotsa, Argia, Topatu, Hala Bideo eta Ekinklik herri komunikabideok, Eleak/Libre mugimenduarekin batera, elkarlanean egindako “Grabatzea ez da delitua” kanpainaren lehen erreportajea.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak