EGOSKOR1 - Zintzurra eta perpausa

2020-08-17
Deskarga: https://egoskor1.bandcamp.com/album/bostekoa Zintzurra eta perpausa Arkatzaren punta zuritu eta hautsa puztu dut orria mahai labain gainean tira-bira urduritu da zaplazta eman diot gaixoa ez dadin mugitu amaitu gabe, ez gara joanean, hau bukatu arte, ez ni ez zu honi buruz ezin negoziatu, utzi izkidazu kexak iradokizunen buzoian eta agur burumakur bulegoan, idazmahaiaren atzean burokrata zurrun kopetilun grix baten antzean nagusia eta paria, biak eseri naiz besaulkian zigilua eskubian hasi da nire legegintzaldia lapitza etzan etzait ba paper gainean alperkerian joan zaizkio behatzak inguratuaz indarkeriaz goazen behingoaz ebaztera hastera, nahastera, musika eta letera ikatz punta paperera, bisturiaren berbera testuaren ama kezkatuta dago itxarongelan baina ni ez naiz mirari egile perpaus batzuk bizi, besteak hil egiten dire ta ze kopon jorratuko dut oraingoan? Serioa? Umorezkoa? Amodioa? Hork konpon ez, ez naiz desbideratuko zuen eguneko gaien zerrenda ez dut gustuko punto eta kakots, zintzur puta honek oraindik egingo du makina bat hots nora ez dakit ez arraiora doan 33 urte daramazki trainera honek ziabogan beraz bi grapa hiltzatuz betazaletan esna jarraituko dut hurrengo orduetan idazki bat baino ez naiz une honetan bihotza azkartzen didan txuleta azterketetan.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak