[Hitz Adina Mintzo] Ameriketako quichuera, kaqchikelera eta maya yucatekoa V

2016-11-03
Irlandako gaelera, erdialdeko Amerikako lenkera, aragoiera, Ameriketako hainbat hizkuntza, Asiako hego-ekialdeko hokkienera, katalana eta Guernsey uharteko guernseyera hizkuntzak landuko dira Hitz Adina Mintzo hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloaren 16/17 ikasturtean. Ameriketako hizkuntzen saioan Garabideren Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu Tituluko hainbat partaide izan genituen gonbidatu. Zehazki, Ekuadorreko Otavalo herriko María Venancia Yamberla Moránek Argentina, Txile, Bolivia, Ekuador eta Perun hitz egiten den quichueraz mintzatuko zen. Maria Wiñay Kawsay astekariko zuzendaria da. Alba Velasquez bere aldetik kaqchikelera hiztuna da, Guatemalako maya hizkuntzetako bat. Iximche hirian bizi da eta bertako Ixmukane eskolako zuzendaria da. Horrez gain, José Ángel Koyocen eskutik Maya yucatekoa ezagutu genen, Mesoamerikan mintzo den maya aldaeretako bat. Jose Ángel Mexikoko Yucatán estatuko Halachóko herrikoa da eta Radio Yúuyum irrati mayako kidea.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak