Azalaren azpian - Mikel Urdangarin (*Zart, 2020)

2021-10-20
Izurdeen lekua diskoko abestia da 'Azalaren azpian'. Azalaren azpian. Nire eta ehunka umeren bertsolaritza irakaslea izan zan Jon Lopategi txapeldun handiari eskeinitako esker on kantua. Haurtzaroko oroitzapenak heldu begiekin. Hitzak: Sasoi hareetan ohiko genduan Zorrontzatik Durangora. Oinak jarrita, puntua erantzun, bigarren kilometrora. Mugarrapeko harrobi hartatik doinu zaharren altzora. Amak kariñoz oroitzen eban behin hari esandako lora: Jakizu Miren zure semea bertsolari izango da. Gorderik zana bertsotan dakart, lehengo aitortza ixila. Harri koxkorra zein harritzarra, harri baltz, harri zurbila. Txarrik ezpaitzan ahalegindu zan balekoa izan zedila. Eta kementsu ebilelarik harri bitxiaren bila, gurari bete gurdi hartatik jaitsi zan gure mutila. Berben joskera neurgarri balitz harri bat horman sartua hezurretara ailegatzen zan ahots harrakalatua aintzinateko dardarizoa sustraietara lotua oraindik nazen nerabe honek ixilpean maitatua maisu zaharrak entzun dagian goratu nahi dau kantua. Hain begi txiki bera zirenak, jende onaren izena. Oraindik ez da huts bilakatu amari esandako dena. Ozen kantatu gura neunskizu esker onik beroena. Zure begiek ikusi eben neureek ezin ebena, kantariaren azal azpian bertsolaria nintzena. Oraindik nigan bizirik dago zure berbak ekarrena. Kantariaren azal azpian bertsolari bat ba zena. Zure begiek ikusi eben orain neurek dakustena kantariaren azal azpian bertsolaria nazena. Jarraitu Mikel Urdangarin YouTuben: https://bit.ly/38OGBgs Instagram: https://www.instagram.com/mikel_urdan... Facebook: https://www.facebook.com/MikeUrdangarin Spotify: https://spoti.fi/3kE0bOG ::::: Kabuto estudioak egindako ikusentzunezkoa, Antonio Alphax. English translation: Elizabeth Macklin *ZART 2020 ©Mikel Urdangarin
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak