[KORAPILOA] Tasio Erkizia: -Konstituzioa- ezezkoa vs zatiketa
2017-12-05
Bideo honetan Tasio Erkizia ezker abertzaleko militante historikoak 1978ko abenduaren 6an bozkatu zen Espainiar Konstituzioari Herri Batasunak ezezkoa zergatik eman zion azaltzen digu, bi ardatz nagusiak autodeterminazio eskubidearen ukapena eta lurralde zatiketa izan zirela aipatuz. Era berean, Herri Batasunaren ezezkoaren atzean beste hiru arrazoi ere bazeuden, konstituzioa egoki deskribatzen zutenak: zentralista eta antieuskalduna, kapitalista eta langileen interesen aurkakoa eta monarkikoa eta ondorioz antidemokratikoa.