UDALETIK 12-14

2017-12-14
1.- BADATOZ GABONAK!! Bihar abenduaren 15ean Kitto merkatari elkarteak eta Lekeitioko Udalak herrian zehar jarritako Gabonetako argiak piztuko dira eta zapatuan, haurrentzako puzgarriak egongo dira frontoian 16:30etatik 19:30etara. Sarrerak Kitto elkarteko dendetan erosketa eginda lortuko dira. 2.- 2018KO AURREKONTUEN AURKEZPEN ZABALA Datorren ostegunean, abenduaren 20an, 19:00etan Kulturetxeko Azkue Aretoan herri batzar zabala egingo da 2018ko aurrekontuen gaineko azalpena emateko. 3.- LEKEITIOKO SANTO TOMAS AZOKA 2017 Lekeitioko Udalak Santo Tomas Azoka ospatuko du abenduaren 21ean. 10:00etan Azoka eta abere erakusketari hasiera emango zaio. 13:30etan Azokaren mahairik onenari saria emango zaio Lehen sektorean, 36 dira Lekeitiora datozen ekoizleak eta artisauak (19 Lea Artibai eskualdekoak) euren produktuen salmenta zuzena egiteko. • Ortuari eta frutadun zazpi ekoizle. Atal honetan mahairik onenari 100€ko saria emango zaio. • Ardi eta ahuntz gaztadun hiru ekoizle. • Ogia eta gozogintzako bost ekoizle. • Olio ekoizle bat • Bizkaiko txakolinaren ekoizle bat. • Arrain kontserbadun ekoizle bat. • Ahate produktuen bost ekoizle • Eztiaren ekoizle bat. • Txerrikietan bi ekoizle. • Egurra, zilarra eta larrua…. lantzen duten 5 artisau • Talo txosnak Bestalde, Maialen Aulestiaren aldeko karpa ere egongo da eta baita 5. Kontenedoraren inguruko informazio gunea. Eskualdeko abeltzainek euren gunea edukiko dute euren abereen erakustaldia egiteko. ELKARRIZKETA IDOIA??? • Hegaztiak eta animali txikiak : lau abeltzain • Zaldiak: bi abeltzain (8 buru) • Ardia: bi abeltzain (12 buru) • Ahuntzak: bi abeltzain (8 buru) • Astoak: abeltzain bat (5 buru) • Behiak: 2 abeltzain (8 behi) • Idiak: abeltzain bat (bi buru) 14:00etan Azoka amaituko da. Azoka honen antolakuntza gutxi gora behera 5000€ko kostua du eta, BBK Gizarte ekintzaren laguntza jasotzen da. 4.- KALEKA 28 Santo Tomas azoka goizean izan ondoren, arratsaldean antzerkiaren txanda etorriko da. Abenduaren 21ean 18:30etan Konpainiako eleizan KALEKA 28 egitarauaren barnean “Años Luz” antzezlana egongo da. Lady Di Fusak ez du lortzen bere melodiak konposatzen, baina amets labur baten ondoren bere eskuekin imaginatutako notak interpretatzen hasten da. Haietatik, itzal, argi eta kolorez jantzitako irudiak sortuko dira, armairu baten esnatzen diren bi txontxongiloen istorioa kontatuko digutenak: zur txontxongilo bat eta arraultz urdin bat. Antzelan honek, ametsak, nahiak eta adiskidetasunari buruz hitzegiten digu. 5 urtetik aurrerako publikoari zuzenduta. URTARRILAREN 12AN “ETXEKO SALTSAK” ANTZEZLANA IKUSGARRI ARETOAN URTARRILAREN 12AN, ZINEMAZALE ELKARTEAREN ESKUTIK “ETXEKO SALTSAK” ANTZEZLANA IKUSTEKO AUKERA PAREGABEA IZANGO DUGU ARRATSALDEKO 20:30ETAN IKUSGARRI ARETOAN. AITZIBER GARMENDIA, MIREN GOJENOLA, MIKEL LASKURAIN ETA AITOR FERNANDINOK ENDREDUZKO KOMEDIA KORAPILATSU BAT ESKEINIKO DIGUTE. IKUSLEEK PERTSONAIEK BAINO INFORMAZIO GEHIAGO DUTE ETA AKTOREAK GAIZKI-ULERTUEN ETENGABEKO KATE DIBERTIGARRIAN DANTZAN… COCO Musika debekatuta egon da Miguelen familian, belaunaldi luzez. Baina gaztearen amets nagusia musikari bihurtzea da. Musikarako doaia duela erakutsi nahian, Hildakoen Lurralde bitxi eta koloretsuan sartuko da Miguel. PERFECTOS DESCONOCIDOS Gau batean afaltzeko gelditu diren hainbat bikoteren istorioa kontatuko du pelikulak. Asperdurari aurre egiteko asmoz, jolas bat otuko zaie: “Zergatik ez egin zerbait ezberdina? Zer gertatuko litzateke gure telefonoak mahai gainean, guztiok hartzeko moduan, utziko bagenitu? Deiak, SMSak, Whatsappeko mezuak, Instagram eta Facebookeko oharrak… Gure bizitza osoa besteon eskura?”. EGURALDIA ASTEBURURAKO HOZTU EGINGO DU ETA EURIA EGITEN JARRAITUKO DU. Gaur eguerdian ateruneak izan ditugu eta tenperatura maximoek gora egin dute. Itsasoa asko sakartu da arratsaldean eta gauerdian 6 metrorainoko olatuak izango ditugu Horregaitik euskalmetek abisu horia ezarri du. Ostiralean hoztu egingo du eta euria egiten jarraituko du. Ipar-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da eta tenperatura nabarmen jaitsiko da Larunbatean euri kontuekin jarraituko dugu. Zaparradak botako ditu eta ipar partean sarriago gainera. Arratsaldean eta gauean euri gutxiago egingo du. Tenperatura beste gradu pare bat jaitsiko da. Igandean goizean euria egin dezake baina egunak aurrera egin ahala atertzera egingo du. Zerua oskarbi geratuko da eta ondorioz tenperatura minimoak asko jaitsiko dira. Astelehen eta asteartean ez dugu prezipitaziorik izango eta tenperatura hotzekin jarraituko dugu.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak