Euskal Enplegu Publikoaren Lege proiektua, hankamontz eta... besamotz!

2021-11-02
Zaldun Beltzaren Euskal Enplegu Publikoaren Lege proposamenak hainbat legegintzaldi igaro ditu, eta soilik Jaurlaritzako alderdien babesa jaso izan du, eta sindikatuek eta parlamentuak hainbatetan bota du atzera. Oraingoan, PNV eta PSEk gehiengoa edukita, berriro euren proiektua atera nahi dute administrazio publikoak negozio egiten eta lagunak kokatzen jarraitu ahal izateko. Ez da Euskal Herriak behar duen lege bat, ez da geurea ere. Langileon aurkakotasuna ikusiko du berriro ere: • Negoziazio Kolektiboa ukatzen du • Behin-behinekotasunaren arazoa betikotzen du • Ardura postuak eta garapen profesionala arbitrarioak • Euskara, feminismoa, lan osasuna... aipamen hutsak • Pribatizazioak, subrogazioak... pentsatu ere ez LABen proposamen bat ere ez zen kontuan hartu, eta borrokak... ...jarraituko du #EnpleguPublikoarenGeureLegea #EEPLhankamotz
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak