Zen (Beira) Braillean

2017-12-04
Bideo originala: https://www.youtube.com/watch?v=Aq9yZ1nzGX0 Eneko Gil dantzariaren inprobisazioetan oinarritutako bideoklipa da honakoa. ZEN izena du abestiak eta Beira taldearen hirugarren diskoko lehen abestia da. Braillean izena du diskoak. Herri zahar hura bizirauteko zitekeenik bortitzen zen mapa munditan, kolore gabe, baztertuta gelditzen zen Goizero sortu, gauero lehertu, ta goizero berritzen zen herri zahar hura mapamundiko tolestura sentitzen zen. Herri zahar hartan askatasuna borrokatzat ulertzen zen eta bakea, porrota baitzen, berehala baztertzen zen. Gudu zelaitan bonba bat eta gero beste bat lehertzen zen, baina tarteka lokatz artean arrosa bat agertzen zen. Herri zahar hura kristal gainean oinutsirik ibiltzen zen. Trumoi soinua eta ondoren nazio bat isiltzen zen. Gero damuak, eta mamuak... Bere baitara biltzen zen. Herri zahar hartan hiltzen zuena hiltzen zuena hiltzen zen. Izango zenaz liluratuta bihurtu zenaz ikaratzen zen. Bere itsasoa husten zen eta bere basoa soiltzen zen ta lurra malkoz busti ondoren begi-azpia lohitzen zen. Gizarajoa bere negarrek eraginik erdoiltzen zen Herri zahar hura galdu zituen pertsonekin oroitzen zen. Errenteriako mural batean grabatutakoak dira dantzako irudi guztiak. Milesker bertako Udalari. http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak