Maria Txibitek ihes egin du haur eskoletako langileen aldarrikapenen aurrean euren 39 greba egunean

2022-06-09
Gaur goizean, Nafarroako Diputazioaren aurrean elkartuko dira haur eskoletako langileak. Greba mugagabean daude maiatzaren 2tik, eta Maria Txibiteri euren aldarrikapenen berri emateko asmoarekin bere zain izan dira. Baina lehendakariak Diputaziotik Parlamenturako bidea oinez egin beharrean, ohikoa duenez, kotxez egin du abiadura bizian langileen oihuen artean. Eider Garde 03 Plataformako kideak lidergo falta egotzi dio Txibiteri eta gatazkari irtenbide bat emateko eskatu dio.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak