GUREAN GAUR albistegia: Maiatzak 22

2017-05-22
Gurean Gaur albistegia Ekhiñe Atorrasagastiren eskutik. Honatx gure lerroburuak: - Pedro Sanchezek PSOE-ren barne hauteskundeak irabazi ondoren, alderdiak Hego Euskal Herrian dituen idazkari nagusiek, Idoia Mendiak eta Maria Chivitek, batasunaren aldeko mezua partekatu dute gaur. - Eduardo Santos izango da Podemos-Ahal Dugu Nafarroako idazkari nagusi nagusi berria. Hautagaitzen arteko boto alde murritza dela eta, Laura Perezek bozak berriz zenbatzeko ikuskaritza eskatu du. - Nafarroan baita, ELA eta LAB sindikatuek elkarrizketa sozialaren kontseilua bertan behera uztea eskatu diote Nafarroako Gobernuari. Hala suertatuz gero, exekutiboak bidelagun izango dituela adierazi dute. - Espetxe politikari dagokionez, Sortuk deituta, asteburuan martxak egin dituzte Curtis, Fleury, Picassent, Puerto, Roanne eta Saint Maur-eko espetxetara. - Kiroletan, Oiartzunek maila galdu zuen atzo Zaragozaren aurka porrota jaso ostean. Gizonezkoetan, Realak Europa Leaguerako txartela eskuratu du eta Athletic-ek Kopako finalaren emaitzaren zai egon beharko du. - Pilotan, kasik urtebete kantxetatik kanpo egon ondoren, Juan Martinez de Irujok erretiroa hartuko du. Ekainaren 24an Iberokoa omentzeko partida berezia antolatu dute Iruñeko Labriten. - Datorren igandean ospatuko dute Ibilaldia Mungian. #11gaur
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak