Kataluniako Legebiltzarra, Carles Puigdemont inbestitu ahal izateko neurrien alde

2018-03-28
Carles Puigdemont inbestitu ahal izateko neurriak hartzea onartu du Kataluniako Parlamentuak. Hiru talde independentistek aurkeztutako bi adierazpenak onartu ditu Kataluniako Parlamentuak, presazko osoko bilkuran. Plenoko eztabaidan argi geratu da Puigdemont presidente izendatzeko aukerak indarra hartu duela haren atxiloketaren ostean. JxCat argi agertu da hura inbestitzearen alde, eta hala egin du CUPek ere. Aldiz, ERCk ez du aukera horren aldeko apustua egin; Kataluniako presidente nork izan behar duen erabakitzea parlamentuari dagokiola, eta ez epaile bati, besterik ez du esan.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak