A5eko herri-galdeketan parte hartzera eta “Bai” bozkatzera deitu du Getxoko ezker abertzaleak

2017-11-01
Erabakitzeko eskubidearen aldeko herri-galdeketa egingo du azaroaren 5ean Gure Esku Dagok Bizkaiko eta Gipuzkoako 13 herritan. Horietako bat Getxo izango da; hori dela eta, ekimen horretan parte hartzeko deitu du Getxoko ezker abertzaleak. Atzo Algortan egindako agerraldian, "euskal errepublika euskaldun, sozialista eta feminista batekin amesten duen orori" baietzaren alde egiteko deia egin zuten 60 gizon-emakume inguruk.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak