Jaungoikotxiki - Arkaitz Miner

2022-08-22
"Jaungoikotxiki, mairu gipuzkoarra" Euskal Gaizkileak serieko hamargarren atala izan zen, eta bertan Errenteriako Jaungoikotxikiren historia kontatzen da, 1870. urte inguruan familia behartsu batean jaio eta bizitza zaila egokitu zitzaion mutiko batena, azkenerako labana amen batean ateratzeko motibo askorik behar ez zuena. Pello Zabaleta bertsolari errenteriarrak Jaungoikotxikiren historia kontatzen zuen bertso sorta plazaratu zuen 1963an, eta estreinekoz musikatu du Arkaitz Miner herrikideak. Podcasta osorik entzuteko: https://podcast.eus/jaungoikotxiki-mairu-gipuzkoarra-euskal-gaizkileak-seriea/ LETRA Jaungoiko-txiki” izengoitiya eldu zitzaion aurretik, ez-izen onek segitzen ziyon biurriya izanagatik; gizarajua aitaren faltan gelditua zan gaztetik, lurraldi ontan egun bat onik etzuan izan geroztik. Lan-tokiyan e etzun izaten jostatzeko gogorikan, miseriyakin gizatxartua, etzedukan besterikan; an e batekin aserretu zan ezer gutxirengatikan, ez bat eta ez bi or sartu diyo labana sabeletikan. Beste txasko bat izandu zuten Donostiyako partian: arlote xamar jantzita zegon sagardoteri batian, zerbait laguntza egin bear ta burlaka aldamenian, agindu ziyon ixildutzeko jarri baño len txarrian. “Nerekin daukat lanikan asko, utzi zaidazu pakian, edo bestela bertan ilko at lendabiziko kolpian”. Orduan eta burla geiago erronka egin nayian, or sartu diyo labain zorrotz bat bularraren erdiyian. Presondegira eraman zuten Donostiyatikan Ceuta, an ere joka asi zaizkiyon argala idurituta: artutzen zitun ziorkadakin zeukan burua lotuta, kartzelerua or garbitu du puñal luze bat sartuta. Garai arretan Españiyakin gerrran asi zan morua, an ilko zuten asmuarekin aurrera zan bialdua; Jangoiko-txiki pobria bañan etzan burutik tontua, azkar egin du beste aldera igarotzeko modua. Moruetara igaro zan da an etzuten gaizki artu, azkarra eta listua zala nonbait zuten ezagutu: umil da leial jokatzen zuen, asko zitzaien gustatu, ango jauntxuak morrontzarako bera zuten izendatu. Emengo mutil asko zeukaten moruak preso artua, Jangoiko-txikik oik ikusteko izaten zuen gogua; mesede asko egiten ziyen, etzeukan biyotz galdua, beragatikan deitzen ziyoten moro gipuzkuanua. Eriyotzatik libratu zuten Españira etortzeko, mesede ori egiñ ziyoten ondo portatu zalako; Cartagena’ra ekarri zuten presondegiyan sartzeko, etzuen pasa denbora asko andikan ateratzeko. Bere txokora allegatu zan andikan abiyatuta, Jangoiko-txiki etzan gelditu bide oietan galduta; Errenteriyan iru jauntxo zauden beldurrak artuta, Ameriketa biali zuten diru puska bat bilduta. Infernutikan zerura joan zen gure Jangoiko-txikiya, tormentu asko igaro ondoren zerbait zeukan mereziya; beti-betiko aldegin zigun utzirik Errenteriya, urte batzuek gozatutzeko izandu zuen graziya. Jangoiko-txiki izengoitiya, ez det esan nai izenik, aren razikan bizi balitza eniyoke eman nai penik; gonmertituta Ameriketa juan ziñaden emendik, Chile aldian bukatu ziñan azken arnasak emanik
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak