Sondikako historia 7: Jaiak eta aisialdia

2019-06-24
Sondikako jaiak eta aisialdirako ohiturak be asko aldatu dira ehun urtean. Herriko jai nagusiak sanjuanak dira, baina ezin doguz beste batzuk ahaztu: santakurtzeak, sanrokeak, sanmartinak... Horrez ganera azken hamarkadetan famadunak egin dira Erregeen Kabalgatea eta aratuzteak. Kabalgateak ia berrogeita hamar urteko ibilbidea dauka eta sortu zanetik huts egin egin barik joan izan dira sondikoztarrak aireportura Erregeei ondo etorria emoten. Inauteriak edo aratuzteak be entzutetsuak dira. Eskolaren inguruan sortu ziran baina laster zabaldu zan jaigiroa herri osora eta horretan jarraitzen dabe, inozkorik eta gogotsuen. Kultur eta kirol taldeei jagokenez "Gorantzaileak" dantza-taldea eta "Club Deportivo Sondika" futbol-taldea dira itzalik gehien daukienak. Lekukoek betidanik ezagutu izan dabez dantzariak herrian eta futbol-taldeak 2017an 75 urteko ibilbidea egin dau. Baina mutilek ezezik, Sondikan neskek be olgau dabe futbolean, horretan aitzindariak izan dira. 1970ean sortu zan "Maiona de Sondika" taldea; geroago, "Txorierriko Neskak" izenekoa. Gaur egun era askotako taldeak dagoz herrian: txistu-taldea, abesbatzak, era guztietako alkarteak, kirol-, kultura-, euskera-taldeak... Gaur egun hegaztada betean doan herri bizia da Sondika, bai horixe. Holantxe jarraitu dagizuela beste ehun urtez!
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak