Ikertuz aurrera eginez - Beñat Gaztelumendi Arandia eta Miren Artetxe Sarasola

2020-07-09
Ikertuz eta ezagutza konpartituz, bertsogintzarentzako eta bertsolaritzaren mugimenduarentzako aurrera begirako bideak zabaltzen ditugu. Horretarako dihardugu harreman sarea hedatzen Mintzola Ahozko Lantegiari esker. ""Ikerkuntza eta formazio jarraitua egin eta eragin". Horixe Bertsozale Elkartearen 2006ko gogoeta estrategikoan Ikerkuntza sailari jarritako lehendabiziko helburua. Hamabi urteko zikloan, sendotasun handia hartu du sailak, eta, Mintzola Ahozko Lantegian egindako lanari eta sortutako aliantzei esker, zikloa bukatzerako ikerketa asko jarri ditugu martxan: bai ikerketa monografikoak, bai gradu bukaerako lanak eta baita doktoretza tesiak ere. Eta egin ere bai, Bertsozaletasunaren Azterketa Soziologikoa tartean. Bertsolaritza unibertsitatera iritsi da, bertsolaritza bera helburu izanik (bertsogintzaren inguruan martxan dauden ikerketetan) eta baita bertsolaritzaren bidez beste hainbat esparru ikertzeko helburuz ere (garunaren funtzionamendua edo euskal kultura, adibidez)". Jarraitu irakurtzen www.bertsozale.eus atarian. [2020ko udaberria] Bertsozale Elkartea bertsolaritza geroratzeko sortutako gizarte mugimendua da. 1987. urtean sortu zen, eta, bertsolaritzaz arduratzen diren bestelako eragile guztiekin batera, bertsolaritza zaintzea, sustatzea, ikertzea eta haren transmisioa eta etorkizuna bermatzea da beraren egitekoa. Irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta kontuan hartzen ditu tokian tokiko hizkuntzak eta gizartearen egoerak eta premiak.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak