KABALA #6 - DIN-DAN-DON EGUBERRI ON!

2021-12-22
Kanpaiak, gabon kantak, janaria, haurrideak, festa, ajea, opariak, elkarrizketak, sutondoa, besarkadak... Hori dena lirateke eguberriak telebistako iragarkien arabera. Izango da hala bizi duenik, baina Grinch-ak ere bagaude. Gabonen alderdi maltzurra ikusi eta planto egiten diogunak osabaren lekuz kanpoko iruzkinei, etxeko emakumeen esplotazioari, onartzen ez gaituen familia heteronormatiboarekin orduak eta orduak igarotzeari... Danel eta Iñigo izan daitezke profil horren adierazgarri, eta horregatik, 'cava', polboroi eta irriño artean igaro dute tarte hau Maddi Kintanarekin. Eguberriak denontzat onak izan daitezen #EginKlak eta bazkidetu zaitez: klak.eus/bazkidetza
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak