GUREAN GAUR albistegia: Maiatzak 17

2017-05-17
GUREAN GAUR albistegia Ekhiñe Atorrasagastiren eskutik. Honatx gure lerroburuak: - Nafarroan, Ustelkeriaren aurkako elkarretaratzera deitu du Iruñean laukoak: Larunbatean Merindades plazan 12:30ean egingo dute kontzentrazioa Espainiako Gobernuaren ordezkaritzaren aurrean. PP egin dute egoeraren "arduradun". - Familia eredu berriak aintzat hartuko ditu Nafarroako Familia Planak: Maria Solanak azaldutakoaren arabera: Ama bakarrek osatutako 8.360 familia daude, 13.500 adin txikikoekin eta ekinbideak horiei erreparatu nahi die. - Altsasuko hiru gazteen askatasuna eskatzeko elkarretaratzea egin dute gaur eremu juridikoko hainbat profesionalek. - 36 urte eta gero, aske utzi dute Oscar Lopez Puerto Rico-ko preso politikoa. Kaleratu eta berehala, uhartearen independentzia aldarrikatu du. - Kiroletan, Omar Frailek irabazi du Italiako Giroko etapa, euskal txirrindulari batek aurten lortzen duen bigarrena. #11gaur #GureBegizIkusteko
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak