ANONYME POPULAR: Jaio Orduko

2022-11-17
JAIO ORDUKO Jaio orduko gu bat nintzen ni jadanik Ez den herri bateko haurra izanik Zauri bat jaso nuen zaharragoengandik Zilborrean orbaina hor daukat oraindik Halako iraganik Geroratzen lanik Hartu izanak nik Ia umetandik Mundurako leku bat ere eman dit Oparitu zidaten berba ta margoa Asmatzeko mundu bat ederragoa Nerabezarorako banuen bandoa Litezkeen utopia denen arragoa Aurkari saldoa Indartsuagoa Denean dadoa Di-da dudan doa Aldiro zen gero bat geroagoa Ez baita dena lore-kolore munduan Mapetan marrak jartzen dira guduan 1/1 eskalan ere geure inguruan Asko gazte sentitu ziren jo-punduan Mundua non gu han Besterik orduan Aukera moduan Suaren zoruan Zail zen irudikatzen gure buruan Eta gu ke arteko laino bat izaki Erdirik ez genuen geuk erabaki Ezinbestea jarri genuen lubaki Jokatzeraino sorgor eta mendekati Bihotza ebaki- tzen zitzaidan zati- tu eta zergati- ekin zalantzati Aorta moztu nion lehergai bati Orain ezinezkoa da desikastea Hildakoak, torturak, bonbak, gas kea,… Udal zinegotzia, kaleko gaztea,... Goizero_ikusten ditut ama, emaztea,... Nahi nuke arnastea Elkarri nahastea Berriro hastea Ta ez ahaztea Behin usaindu genuen haize askea Auzia egun ez da Euskadi ala hil Jendea bestelako grinak darabil Halere ekain, uztail, abuztu, irail Kartzeletan hamaika senide badabil Haien zama zabil Berberak narabil Zenbait bezain abil Esku ahurra ganbil Ni baino errudunago bila ez nabil Orduan gobernatzen zutenak bestalde Gaurko erakunde ta enpresa-talde Gehienetan oraindik agintean daude Beraien ardurataz arduratu gabe Ez berriro galde Niri zenbat alde Zeuden noren alde Ta zer zen debalde Atzo han geunden asko gaur hemen gaude Herri honen iragan ta orain bortitza Bai baita herritarrok bezain anitza Bakoitzak bereari hobea deritza Nik ere jarraitzen dut zorrozten lapitza Dakidan zipitza Bihurtzea hitza Da nire langintza Gaur dugun bizitza Biharko zirriborro txar bat bailitza Hitzek atzetik itzal itzela dakarte Ez baita berdin herri edo gizarte Elkarrekin, batera, bakarka, aparte Norbanako, herritar, club, lobby, elkarte Halako aldarte Larriek nakarte Aldi hau hutsarte Berriz izan arte Nigan kabituko den gu baten parte
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak