Berria auzoan (Iker Lauroba & Beste urtaroak)

2022-03-25
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873 Iker Lauroba & Beste Urtaroak - Berria auzoan Audioa eta bideoa Lezoti estudioan grabatu ditugu 2020 urtean. Etorri nirekin, maitea zaitut oso: berria naiz auzoan. Zure lepotik nahi nuke goxo-goxo, bidean biok alai. Auzo honetan, –paradisuan–, ez dakit mugitzen: taupadaka, metronomo bat, galeraz galera. Etorri nirekin, nik ez dakit bidea: berria naiz auzoan. Kale berriak dira hauek niretzat, erakutsi nondik den. Itsu nabil, makilik gabe, bazterrak kolpatzen. Itsu nabil, gidari gabe, esku baten bila. Zenbat zubi zeharkatuta iritsiko naiz behingoz, zugana? Zenbat zubi erre behar ditut paradisurantz, zenbat, iluna gainditzeko? Zenbat zubi dinamitaz lehertu beste inor ez heltzeko, zugana? Zenbat zubi, urik ez badator nire zapaten petik batere? Zenbat zubi zeharkatuta jiratuko zara behingoz, nigana? Zenbat zubi, hasi aurretik baldin banago jada zurekin zorretan blai? (Harkaitz Cano) http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak