Ametsak amets (Ganbara)

2019-05-21
http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Ilunak ilun begi bietatik zorionaren sua dariola ez dakit nik sekula aitortu dizudan amets hutsa dirudizula. Laztanak laztan, zorion betean zelatan dago beti ezereza; hitzegizu, hitzegin, sinista dezadan den-dena ez dela ametsa. Ametsak amets baldin balira ere; egin nazazu zure; kixkal nazazu zure su-garretan, urtu nazazu, maite, zuregan zu izan nadin arte. Muxuak muxu, hasperen doi batez esan didazu bakar-bakarrikan su guztien suaren itxarongeletan ez dela hitzen beharrikan. Jolasak jolas, zalantzak pindar bat eratxeki dio su festa honi: nire ametsen ametsa ez ote zaren zu ta zure ametsen ametsa ni. Ametsak amets baldin balira ere; egin nazazu zure; kixkal nazazu zure su-garretan, urtu nazazu, maite, zuregan zu izan nadin arte.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak