"Lurrikara gara": Euskal Herriko Neska* Gazteen Baterajotzea ospatu dute Elizondon

2021-10-15
Euskal Herriko Neska* Gazteen Baterajotzea benetan «arrakastatsua» izan dela azaldu dute antolatzaileek. Elizondon herrialde osoko 600 lagun elkartzea lortu dute. Joan direnak lanera joan dira, gainera; hausnartzera, ideiak planteatzera. Eduki pila bat sortu dute eta egindako lanketa «lurreratzea» dute hurrengo erronka, herrietako neska* gazte taldeetara «jaistea», asteburu intentso honetan bizitako «burbuilatik errealitatera etorrita». Egitarau betea izan dute eta bi egun soilik izan badira ere, ederki saretuta atera dira neskak*, agertu dutenez. «Jende berria ezagututa eta konfiantza giroa sortuta». Irudietan ikusten den bezala, denetariko ekintzak izan dituzte.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak