Urte zoragarri horiek, kapitalismoa gizateriarentzat bedeinkapen bat zela zirudienean.
Gogor lan egiten zuen orok desiratzen zituen ondasun materiala guztiak izan zitzakeen.
Petrolioa energia iturri amaiezina zirudien. Eta, urritzen bazen, herrialde bat bonbardatu eta bere aberastasun naturalak lapurtzen ziren.
Baina hamarkadetako tratu txarren ondoren, Lurra nahigabetzen eta protesta egiten hasi zen.
Klima aldaketaren ebidentziaren aurrean, neurri zorrotzak hartzeko premia dago. Bizitza erdigunean jarriko duen eredu sozio-produktiboa eraiki behar dugu, Planetaren bideragarritasuna bermatuko duena.
Ez dagoelako B planik, ez eta galtzeko denborarik ere.
Urtarrilaren 30an, greba orokorra!