San Juan usadioa ez da eten Urretxun

2020-06-23
Urretxuko San Joan festak ohi baino xumeagoak izan dira, jendetza biltzea komeni ez delako. Ekitaldi guztiak gaur egin dituzte eta bihar ez da erromeriarik egingo. Santa Barbarako ermitan meza egin dute. Bizilagunek loreak bedeinkatzeko aukera eduki dute eta bertsolariek abestu egin dute. Ondoren, kanpai hotsekin eta txalapartariek lagunduta, Santa Barbarako baserritarrek San Joan arbola ipini dute. Bukatzeko, su txiki bat piztu da.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak