Luisitak bota du Herrerako San Luis jaietako suziria

2023-06-16
Irutxulo.hitza.eus | Berde eta hori koloreko zapia janzteko unea iritsi zen atzo arratsaldean, Herrerako San Luis jaietan. 19:00ak pasatxo zirenean, ohiko desfilea egin zuten auzotarrek auzoko festak ofizialki inauguratzeko. Izan ere, badaramatzate hainbat egun jai giroan murgilduta. Luisito eta Luisita izan ohi dira suziria bota eta jaiei hasiera ematen dietenak. Aurten, ordea, Luisitak bakarrik bete du urteroko lana. Bideoan azaltzen du Luisito non dabilen.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak
urtea
137