Elkarrizketa | MERTXE AIZPURUA Naiz Irratian

2023-01-31
EH Bilduren Kongresuko bozeramaile Mertxe Aizpuruari elkarrizketa Naiz Irratian, 'Soilik baietz da baietz' legea eta Mozal Legea hizpide. SOILIK BAIETZ DA BAIETZ LEGEA «Legeari aldaketa txikiak egitekotan ados egongo gara, betiere legearen muina ukitzen ez bada eta Berdintasun Ministerioaren oniritziarekin bada». «Legeari ez zaio denborarik eman erakusteko zertarako den gai. Berrikuspenetan soilik jarri da fokua, eskuin politiko, mediatiko eta judizialak politika feministak dituelako jomugan». MOZAL LEGEA «Argi eta garbi diogu: Mozal Legea indargabetzeko proposatu ditugun hiru zutabeak onartzen ez badira, ez dugu babestuko erreforma light hau. Gomazko pilotak debekatzeko eta desobedientziari zein errespetu faltei lotutako zigorrak aldatzeko eskatzen dugu». «Mozal Legearekin maximalistak garela esan digute, baina eskatzen dugun bakarra hitzemandakoa betetzea da. Gu ez gara mugitu, ez dugu inor engainatu. PSOEk ez du legea indargabetu nahi sindikatu polizialen presioengatik. Atzerapausoa litzateke». MAROKO - ESPAINIA GOI BILERA «Sahara traizionatu eta saldu du Espainiako Gobernuak Marokorekin dituen harremanak estutzeko. PSOEk ez du Kongresuaren onespenik jarrera onartezin hori mantentzeko; bere izenean dabil». TANKE BIDALKETA UKRAINARA «Arma zein tanken bidalketak eta bide belikoetan sakontzeak Ukrainako gerra elikatu eta betikotu baino ez du egingo. Gerra onartezin honi amaiera emateko elkarrizketa eta diplomaziaren bidea indartu behar dira». PENTSIOEN ERREFORMA «Ez zaigu bidezkoa iruditzen pentsioak kalkulatzeko epea 25 urtetik 30era zabaltzea. Ez dugu onartuko, gutxieneko pentsioei batez ere kalte egiten dielako. Norekin onartu nahi du gobernuak pentsioen erreforma? Ez dugu atzerapausorik onartuko». GUTXIENEKO SOLDATAREN IGOERA «Gehiegitan eman zaio patronalari beto gaitasuna eta positiboa da oraingoan langileen mesderako neurriak oztopatzeko gaitasunik ez izatea. Gutxieneko soldataren igoera babestuko dugu». Jarrai gaitzazu: Twitter: https://twitter.com/ehbildu Facebook: https://facebook.com/ehbildu Instagram: https://instagram.com/eh_bildu Telegram: https://t.me/ehbildu Webgunea: www.ehbildu.eus
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak