PODCAST 2x5 (aurrerapena) | Bitcoina moneta birtuala bada ere, ingurumena kaltetzen du

2021-10-18
Beste milaka kriptodiruen gisara, esfera numerikoan trukaturiko moneta dugu bitcoina. Diru hauek bideratu espekulazio arriskutsuaz gain, ingurumenean eragindako kalteak dira deitoragarriak. Bitcoinaren funtzionamendua bera dugu problematikoa, aitzina egin ahal izateko milaka eta milaka ordenagailu dabiltzalako gau eta egun pizturik. Eman dezagun, Google bilaketa zerbitzuak baino hamar aldiz elektrizitate gehiago behar ditu bitcoinak. Klima larrialdiaren testuinguruan are jasangaitzagoa dugu errealitate birtual erreal hau. http://www.argia.eus/podcast
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak