LABeko zortzi kide Nafarroako Parlamentuan kateatu dira

2019-09-17
Iragan maiatzean Imanol Salinas LABeko kideari 21 hilabeteko kartzela ezarri zion epaileak 2018an Iruñeko La Sangiovesako lan gatazkan bozgorailu bat erabili zuelako. Egunotan, sindikatuak sententzia surrealista hari jarritako helegitea aztertzen ari dira. Eta horren karietara, LABeko zortzi kide Nafarroako Parlamentuaren leihoetan kateatu dira gaur, sindikalismoa delitua ez dela aldarrikatzeko.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak