Gorbeialdeko euskaltzaleon topaketa 2018: "ZERK MUGITZEN GAITU?"
2018-03-06
2018-01-27an egin genuen Zuiako liburutegian (Murgian) Gorbeialdeko euskaltzaleon I. topaketa, "Zerk mugitzen gaitu?" lemapean, Gorbeialdeko Kuadrillako euskara zerbitzuak antolatuta. Gorbeialdea osatzen duten sei udalerrietako euskaltzaleek hartu zuten bertan parte, egiten duten lanaren berri eman eta hori egiteko arrazoiak zein diren aletzeko. Amaitzeko, Gorbeialdean EUSKARALDIAk izango duen dinamikaz ere aritu ginen.