Agoitzetik ere agur eta ohore Kepa!

2017-08-04
Kepa del Hoyo galdakaotarra zen, 20 urte egin ditu dagoeneko espetxean eta 20 urte horietan urrunduta, dispertsioan eta isolatuta izan dute. Gauza jakina da egoera horrek ze ondorio dituen; estresa, gaixotasuna eta, zoritxarrez gaurkoan bezala, behin baino gehiagotan heriotza. Legedi arrunta aplikatu balitzaio, Kepa del Hoyo kalean egon zatekeen jadanik, honezkero bere kondenaren bi herenak beteta baitzituen. Baldintzapeko askatasunean izan beharko luke beraz eta hala izan balitz, akaso, une honetan ez ginatekeen bere heriotzaz hizketan arituko. Heriotza honen atzean, beraz, salbuespen legedia dago, egun indarrean dagoen espetxe politika. Urrunketa, dispertsioa... Eta legedi horrekin amaitu beharra dago. Beranduegi da dagoeneko, beranduegi legedia horrek konfrontazio eta gerra logika bati erantzuten diolako, eta herri honek, euskal gizarteak, aspaldidanik bakea nahi duelako, konponbidea nahi duelako. Agoizko gazteok ere heriotza honen aurrean dispertsio politika hiltzailea salatu nahi dugu eta honekin batera euskal preso politikoen etxeratzea aldarrikatu. Beste behin, besarkada bat Galdakaoko herriari, besarkada bat senideei eta eskerrak Kepari. Agur eta ohore! Gogoan zaitugu!
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak