Yemeniar erresistentzia kanta - "Saudiarren koalizioa suntsitu" - #Houthi #Ansarollah #Yemen

2020-03-19
Bonbardaketen biktimak milaka diren arren yemeniar herrian, Saudi Arabiarentzat bere Vietnam partikularra bihurtzen ari da gerra hau. Odoluste izugarria izaten ari da, bai ekonomikoki, bai militarki. Hori horrela, Koalizioko kideek mertzenario internazionalengana jo behar izan dute. Honekin batera, Saud familiaren barruan ere gerra suposatzen ari den diru eta bizitza jario honen kontra azaldu dira, erregearen esanen aurka. Orduan, hau izanda egoera, nola da posible Mendebaldeko hedabideak isilik egotea sarraski honen aurrean? Bada, berriro ere, geopolitika erantzun beharko. Saudi Arabia aliatu biziki preziatua da Mendebaldearentzat, beti desengokorra (desegonkortua) den Ekialde Hurbilean. Izugarrizko garrantzia du herrialde honek gai ekonomiko-energetikoetan (bereizezinak bi termino hauek mundu osoan, eta bereziki munduko txoko honetan), eta baita gai diplomatiko-militarretan (gerra diplomazia da, beste bide batzuetatik). Hori dela eta, eta esker ona erakutsi asmoz (eta baita bere burua zuritze aldera), Mendebaldeko herrialdeak Saudi Arabia eta bere aldeko beste erregimenen aurpegi onena erakusten saiatzen dira komunikabideetan. Hori dela eta, harrigarria irudituko zaigu agian, Saudi Arabia eta ISIS edo DAESH-en justizia aplikatzeko neurriak ia berdinak direla jakiteak (lapurretak eta adulterioak, adibidez, eskua moztea eta harrikatuta hiltzea dakar, hurrenez hurren). Baina hau da errealitate gordina. Horrez gain, eta bere kanpo irudia hobetze aldera, Saud monarkiak nazioarteko komunikabideei ordaindu egiten diela salatu du Reporteros Sin Fronteras GKE. Honekin batera, Qatarreko emirraren oso gertuko pertsona batek 64 milioi €-ko inbertsioa egin du berriki Prisa komunikazio taldean. Uneoro izkutatua zaigun errealitate baten bi adibide besterik ez dira hauek. Gezurra behin eta berriz errepikatzeko horrenbeste petrodolar inbertitu arren, ez da erraza Mendebaldearentzat, eta bereziki Estatu Batuentzat, Saudi Arabiari buruzko irudi ona saltzea. Saudi Arabia eta beste erregimen sunitek ISIS/DAESH finantziatzen dutela dioten informazioek, Saud monarkiak aplikatzen dituen justizia metodo bortitzak salatzen dituzten datuek,… sinesgarritasun eta legitimitatea kentzen diote diktadura teokratiko hauekin harremanak mantentzeari. Baina eszenatoki internazionaleko indar korrelazioak aldatzen ez diren bitartean, eta interes geopolitikoak eta petrodolarrak monarkia anakroniko eta beldurgarriekin batzen diren bitartean, egia mututua izango da iritzi publikoarentzat (publikatuarentzat). Horregatik, Yemenen gertatzen diren bonbardaketak salatzeko bide desberdinetatik horrenbeste lan egiten duten pertsonekin batzea nahiko genuke gure espazio murritz honetan, denon artean zentsura mediatiko honi behingoz buelta eman ahal izateko. Ez dezagun utzi Yemeneko herria odolusten eta saia gaitezen komunikabideen fokuek bertara begiratzea. ERRESISTENTZIA ARDATZA AURRERA!
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak