KULTURAZ KULTUR KOOPERATIBA

2021-02-22
Gure kooperatibaren izatean eta jardunean kultura egiteko molde propio bat garatu dugu. Eredu bakarra, beharrezkoa eta bereizgarria. Azpeitiko Kultur Mahaiak, 2006an sortu zenetik herriko kultur dinamika ehuntzeari eta lan egiteko modu berri bat plazaratzeari ekin zion. Bertako kulutr talde guztiekin eta hainbat norbanakoz osatutako sare handi baten jardunean oinarritutako bilgune komun bat eraikitzetik hasi eta emaitza garrantzitsuak eman dituen garapen estrategiko bat garatu arte. Batik bat, 2011 urtean, Azpeitiko Kultur Mahaiak Sanagustin kulturgunea kooperatiba elkartea sortu zuenetik, jauzi kualitati nabarmen bat eman da eta bilakaera horretan ezinbestekoa izan den egitura-tresna garatu dugu. Kultur jarduna oinarritik, transbersalki eta osotasunean jorratuaz berrikuntza sozial garrantzitsu bat artikulatu dugu. Parte-hartzean eta elkarlanean oinarrituta, izaera desberdineko hainbat kultur eta gizarte eragileekiko nahiz administrazioarekiko harreman molde desberdin bat garatzen dihardugu, herritik hasi eta Euskal Herri osora barreiatu den kultur kudeaketa eredu bat. https://www.kulturaz.eus/
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak