Antiguako txupinazoa eta poteo elegantea

2023-01-13
Irutxulo.hitza.eus | Urtea hasi baino ez da egin, eta hemen dira Donostiako lehenengo jaiak: Antiguako sansebastianak. Gaur, hilaren 13an, lehertu dira jaiak, eta bi urtez jaiak behar bezala ospatu ezinik egon ostean, Antiguakoak inoiz baino gogo gehiagorekin azaldu dira Bentaberri plazan, poteo eleganterako behar bezala jantzita. Eraso matxistarik gabeko jaiak aldarrikatu dituzte txupinazoaren aurreko hitzartzean, eta Antiguotarrak dantza taldea omendu dute ondoren, baita talde horrek auzoan egiten duen lana aitortu ere. Ehunka lagun ibili dira taberna batetik bestera, soineko, alkandora eta gorbata eleganteekin, eta kuadrilla bat limusina batean ere iritsi da poteora.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak