Olentzeroren oparia (Imanol Urbieta)

2019-12-23
http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Astoa gaixo dago. Olentzero tristerik. Txabola ikatzez beterik, pilan-pilan udazkenetik. Ez dauka txabola uzterik, ez etxez etxe ibiltzerik. Horra, Olentzero pipa hortzetan. Gauez ibiltzen da negu hotzetan. Larri daude auzoan. Ikatzik ez neguan. Han egongo da Olentzero, suaren ondoan txit bero. "Noiz jaitsiko da txabolatik? " galdetzen du Josepantonik. Horra, Olentzero pipa hortzetan. Gauez ibiltzen da negu hotzetan. Bi lagun joan dira elurretan mendira. "Aizu, Olentzero, zergatik ez duzu ekartzen ikatzik?" "Ezin dut ikatzik banatu, mesedez, astoa sendatu". Horra, Olentzero pipa hortzetan. Gauez ibiltzen da negu hotzetan. Arrantzaka astoa sendatu da gaixoa. Eskerrik asko amonari eta bere kataplasmari. Geroztik gure Olentzero herrira jaisten da urtero. Horra, Olentzero pipa hortzetan. Gauez ibiltzen da negu hotzetan.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak