Martxa baten lehen notak (Mikel Laboa) ahotsbakoa

2020-05-21
Karaoke hau ahotsarekin: https://youtu.be/uwFX8O5nSwg AHOTSBAKO abesti gehiago: https://txantxangorria.eus/?page_id=9327 http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Eguzkiak urtzen du gohian Gailurretako elurra Uharka da jausten ibarrera Geldigaitza den oldarra. Gure baitan datza eguzkia Iluna eta izotza Urratu dezakeen argia Hurtuko den bihotza. Bihotza bezain bero zabalik Besoak eta eskuak Gorririk ikus dezagun egia Argiz beterik burua. Batek goserik diraueno Ez gara gu asetuko Bati inon loturik deino Ez gara libre izango. Bakoitzak urraturik berea Denon artean geurea Etengabe gabiltza baltzen Gizatasunari bidea. Inor ez inor menpekorikan Nor bere buruaren jabe Herri guztiok bat eginikan Ez gabiltza gerorik gabe.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak