Kantu Kolore - Zuekin

2020-11-20
“ZUEKIN” haurren giza eskubideak jorratzen dituen abestia da. Milaka haur daude gerren menpe, etxe gabe, babesik gabe eta bere herritik ihes egin behar izan dute. Kantu honekin gure babesa eman nahi diegu eta haurren giza eskubideak bermatu daitezen aldarrikatu. Ndank Ndank, senegaldar eta euskaldunen arteko kulturartekotasuna eta garapenerako lankidetza sustatzen duen elkartea da eta bideo honen bitartez lortutako onura ekonomiko guztiak elkarteari bideratuak izango dira. “Zuekin” esteka honetan dago eskuragarri: https://ffm.to/zuekin-single Gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu kantu honetan era solidarioan parte hartu duzuen lagun guztioi. Denon artean mundu hobea eraiki dezagun! “ZUEKIN” es una canción que trata sobre los derechos de la infancia. Miles de niños y niñas se ven sometidos por las guerras, obligados a abandonar su hogar, desamparados y sin protección. Con esta canción les queremos dar nuestro apoyo y a su vez reivindicar sus derechos. Ndank Ndank es una asociación que fomenta la interculturalidad y la cooperación al desarrollo entre Senegal y Euskal Herria. Los beneficios generados por este videoclip irán destinados a esta asociación. “Zuekin” está disponible para descarga y streaming en este enlace: https://ffm.to/zuekin-single Queremos dar las gracias a todas las personas que de manera solidaria y desinteresada habéis participado en esta canción. ¡Hagamos un mundo mejor! ARTISTAK Mikel Markez Esti Markez Goltzal Mendibil Aiora Renteria Donostiako Orfeoi Gaztea: Natalia Alaba Luna Arizmendi Laura de Silva Janitz Enparantza Lucia Garciarena Bora Gorostidi Enara Manterola Pablo Menta Martin Picaza Irati Urtizberea Malen Urtxegi Klara Mendizabal(Zuzendaria) ZUEKIN Munduko bazter guztietan denak libre jaioak gara. Han garela, hemen, edonor garen unibertsoko parte gara. Mila kolore azaletan ta mila eskubide ahoan. Gure maitasuna, zure elkartasuna sentituko dut nik zainetan. Azaldu zaitez ta ongi etorri, eskuak zabalik, giza eskubideak. Ta eskolan zuekin ta kalean zuekin ta bizitza elkarrekin bizirik. Irribarrez duintasuna bermatu nire alaitasuna. Haurrak haurrekin jolas elkarrekin, eskurik esku maitasuna. Besarkatu ta babesa eman, berotasuna zure ondoan. Eri eta zauri, behar duenari lagundu eta muxu eman. Azaldu zaitez ta ongi etorri, eskuak zabalik, giza eskubideak. Ta eskolan zuekin ta kalean zuekin ta bizitza elkarrekin bizirik Elkarrekin guztiok bat eginez, bizitza, batera zuekin. CON VOSOTROS/AS En todos los rincones del mundo todos/as nacemos libres; nos hallemos aquí o allí, seamos quienes seamos, todos formamos parte del Universo. La piel de mil colores, tantos como Derechos Sentiré por mis venas nuestro amor y tu solidaridad Acércate, sé bienvenido/a, nuestras manos están abiertas, igual que los Derechos Humanos Conviviremos junto a vosotros/as en la escuela, también en la calle. Viviremos la vida unidos Tu dignidad, con una sonrisa, asegura mi alegría. Que los las niñas y los niños jueguen juntos, de la mano, con amor. ​ Abrázale, dale tu protección y tu calor, permanece a su lado Al enfermo y al herido, a quien lo necesite, ofrécele auxilio y un beso. Acércate, sé bienvenido/a, nuestras manos están abiertas, como los Derechos Humanos Conviviremos junto a vosotros/as en la escuela, también en la calle. Viviremos la vida unidos Todos en conjunto unidos la vida, juntos con vosotros/as
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak
urtea
15