PODCAST #52 (teaserra) | AEB-etan, Amazon-en baitako lehen langile sindikatua bidean da

2021-02-22
800.000 langilerekin, AEBetako bigarren enplegatzaile handiena da Amazon multinazionala. Zuzendaritzaren joera antisindikalistak bidea oztopatzen diela, langileak ez dira ordea sindikatu baten baitan antolatuak. Baina COVID-19aren testuinguruak eragindako lan karga eta lan baldintza kaskarren eraginez, egoera irauli eta sindikatu bat sortzeko bidea ireki dute AEBetako hego ekialdeko Bessemergo lantokikoek. Sindikatuaren sorrerari buruzko bozketa abian da, eta baietzak irabaziz gero aurrekari garrantzitsua litzateke, Amazonen beste lantokietan ere antolaketa kolektiborako akuilu izan daitekeena. http://www.argia.eus/podcast
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak